“Beharrezko dena posible da eta errealitate bihurtu behar da”

(Adela Cortina)

Arreta eta Zainketa aringarrietan espezialistak

Jarduera profesionalaren garapenean, gutako bakoitza bere benetako bokazioa moldatzen ari da. Ia beti idealizatutako ideia orokor batetik abiatuz –zeinak medikuntzaren, erizaintzaren, gizarte-lanaren edo psikologiaren mundura sartzera bultzatu baikaitu–, bultzada berri bat, motibazio sakonago berri bat sortzen da bizitza errealarekin harremanetan jarriko gaituena, hemen eta orain zentratua.

Besteekin partekatuz, ideia hau aberastu egiten da eta hura birkonfiguratzen eta kohesionatzen duten elementuak agertzen dira. Errukia, zainketa, etika, egokitasuna, iraunkortasuna …

Hala gertatu zen gure artean. Zainketa Aringarrien eta Errukiaren inguruan, jatorri ezberdineko jendea elkartzen hasi zen. Lehenik, ideia hori elikatzeko. Gero, hura transmititzeko. Eta, orain, gerta dadin.

Zaindu

Hurkoa zaintzea da, eta konexioa, osotasuna eta itxaropena biltzen ditu bere baitan. Ez da, soilik, zerbitzuak eskaintzea. Besterik ere inplikatzen du, alegia, gu nola trata gaitzaten nahi dugun eta,  beraz, arreta eskaintzen die beharrizan unibertsal direnei

Enpatia / Errukia / Segurtasuna / Itxaropena

[E] Konektatu besteekin modu autentikoan

[E] Sufrimendua ulertu eta eraldatu

[S] Aterpea edo bake iturria izan

[I] Bizitzaren esanahia bilatu

“Ez dago garaia iritsi den ideia baino indartsuagorik”.

(Víctor Hugo)

Nuestro sitio web utiliza cookies, propias y de terceros, para mejorar la experiencia de usuario, mejorar nuestros servicios y seguridad y para mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis anónimo de los hábitos de navegación. Puede aceptar todas apretando aquí o seleccionar la aceptación de cookies de nuestra   
Privacidad