Babespean Vivir con Voz Propia (VVP), programatik sortu da, non osasun, gizarte eta komunitateko arretako profesional talde batek VITORIA – GASTEIZ HIRI ERRUKIORRA mugimendua sustatu baitu.
Errukizko hiriei buruz gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu HEMEN.
Babespean Elkartea Gasteizen jaio zen 2020ko maiatzean, gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonei eman beharreko arreta hobetzeko asmoz –dena delako arreta hori beren etxean edota Open Hospice estiloko zentro batean jaso–, haien familiei sostengua eta atsekabean laguntzeko gogoz, eta zainketa aringarrien inguruko prestakuntza eta ikerketa sustatzeko nahian. VVP taldeko kideek beste profesional batzuekin batera osatzen dute Babespean talde berria – La Casa del Cuidado. [Caring-aren etxea]
Babespean hitzak, euskaraz, “zainduta egon” esan nahi du. Ideia honek ondo islatzen du proiektu sozial hau, zeina ondoko xedeetarako sortu baita:
– Gaixotasun prozesuan pertsonari etxean ematen zaion arretaren jarraipena bermatzea.
– Familiako kideak eta zaintzaile formalak eta informalak sostengatu eta laguntzea, hala gaixotasun prozesuan zehar nola ondoren.
– Gizarte-osasun arloko profesionalak, zaintzaile formal eta informalak eta boluntarioen prestakuntza eta arreta sustatzea.
– Zainketa aringarrietan ikerketa sustatzea.
Herritarrekin partekatuz eta haiek kontzientziatuz, Babespean-ek hauskorrenen zainketa pribilegiatuko duen “iraultza errukitsua” eragitea du helburu, herritarrak zaintzearen pribilegioa eta erantzukizuna herritarrei itzuliz.
Babespean proiektuaren faseak
Proiektua gauzatzea progresiboki burutuko da, bi urtean zehar, eta bi fase ezberdini dagozkien bi ardatz nagusitan oinarrituko da.
Babespean-ek erreferentziazko zentroa izan nahi du, bikaintasuneko zainketa aringarriak irakatsi, eman eta sustatzeko, bai Euskal Herrian, eta bai espainiar estatuan zehar ere.
Deskargatu HEMEN gure aurkezpen liburuxka